Lakuntzako Udalak oposizio mugatuaren bidez barne-sustapenez garbitzaile lanpostu bat betetzeko deialdia egin zuen. Prozesua bukatuta, kalifikazio-epaimahaiaren proposamenarekin bat etorriz, udalak Mª Esther Martiarena Alegria garbitzaile lanposturako lan-kontratuko langile finko gisa hartu du. D mailako lanpostua beteko du.