San Saastin festak ospatuko dituzte Lakuntzan

Guaixe 2025ko urt. 13a, 11:26

2023ko Lakuntzako danborrada San Saastin festetan. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 18tik 20ra, larunbatetik astelehenera, ospatuko dituzte neguko festak lakuntzarrek. Ilbeltzaren 17an, ostirala, festaurrean, hainbat ekimen antolatu dituzte, besteak beste, Piperropil txapelketa. Danborrada, ohi bezala, ilbeltzaren 19an gauerdian izanen da. 

Ilbeltzaren 20an Lakuntzan egun handia izanen da: San Saastin eguna, eta ilbeltzaren 18tik, larunbata, lakuntzarrek haren omenezko festak ospatuko dituzte. Ilbeltzaren 17an festa motorrak pizten hasiko dituzte eta, besteak beste, ohiturazko Piperropil txapelketa izanen da. Danborrada izanen da ekitaldirik nagusienetako eta Festaroren eskutik eta Guaixe Fundazioarekin elkarlanean guaixe.eus webgunean zuzenean ikusteko aukera izanen da. San Saastin egunean sainduaren ermitara erromeria eginen dute lakuntzarrek.

Piperropil txapelketan parte hartzeko, etxean egindako gozoak ilbeltzaren 17an, ostirala, 17:00etatik 18:00etara aurkeztu behar dira udaletxean. Parte hartzaile bakoitzak hiruna piperropil aurkeztu beharko ditu. Udaletxean utzi ondoren epaimahaiak itxura (forma, tamaina eta kolorea), zaporea eta testura epaituko ditu. Txapelketa 18:30ean izanen da.

Lakuntzako 2025eko San Saastin festak

Urtarrilak 17 ostirala

Festaurrea

17:30 Irantzu Gonzalez dantza eskolaren dantza modernoa erakustaldia, kultur etxean.

18:30 Piperropil txapelketa, udaletxean.

23:00 Biltotek tekno gaua: Larreta, Iosu Garate, Morti, Eduardo Diaz, Jesse eta Bigalondo disko jartzaileak, Biltokik antolatuta, Biltokin.

Urtarrilak 18 larunbata

12:30 Txupinazoa eta danborrada txikia. Ondoren, Zarata txaragarekin musika animazioa, udaletxean.

19:30 Buruhandiak, herritik zehar.

20:00 Auzatea, kultur etxean.

20:00 – 22:00 Muxutruk erromeria taldea, kultur etxean.

20:30 Zezensuzkoa, plazan.

00:00 – 02:00 Muxuruk erromeria taldea, kultur etxean.

Urtarrilak 19 igandea

12:00 Haize Txikiak Bandaren kontzertua, kultur etxean.

13:00 Auzatea, kultur etxean.

13:30 Lakuntzako erraldoi eta buruhandien konpartxa, herritik zehar.

16:30 – 19:30 Puzgarriak, Behar Zana pilotalekuan.

19:30 Txokolate jana, Behar ana pilotalekua.

20:00 Auzatea, kultur etxean.

20:00 – 22:00 Oilar beltzak musika taldea, kultur etxean.

20:30 Zezensuzkoa, plazan.

24:00 Danborrada, Markoxena plazan.

Urtarrilak 20 astelehena

07:00 Aurora Lakuntzako Abesbatzarekin.

11:00 Erromeria: oinez San Saastin ermitara Iñaki Bizkairekin.

12:30 Auzatea Lakuntzako Pertza Elkarteak eskainita, San Saastin ermitan.

18:30 Elai Alai dantza taldearen emanaldia, Behar Zana pilotalekuan.

19:00 Alkate dantza, Behar Zana pilotalekuan.

19:30 Buruhandiak, herritik zehar.

20:00 Zezensuzkoa, plazan.