Sutea Lakuntzako etxebizitza batean

Guaixe 2025ko urt. 20a, 09:01

Altsasuko suhiltzaileen egoitza. ARTXIBOA

Txokoan piztutako sua teilatura zabaldu zen. Ez zen kalte pertsonalik izan.

Familia bakarreko etxebizitza batean sutea piztu zen ilbeltzaren 17an, ostiralean, 13:00ak aldera. Sua etxebizitzako txokoan piztu zen, eta berehala tximiniara zabaldu zen, eta teilatuaren zati bati eragin zion. Altsasuko parkeko suhiltzaileek garrak kontrolatu eta itzali zituzten, eta sua gainerako etxebizitzara eta aldameneko jabetzetara hedatzea saihestu zuten. Sua itzali ondoren, suhiltzaileek kaltetutako eremua saneatu zuten, sutea berpizteko foku aktiborik ez zegoela ziurtatu zuten. Foruzaingoak ikertu zuen ezbeharra.