Duela 25 urte...

Txantxetako ezkontza

Guaixe 2025ko mar. 4a, 11:01

Giro ederra sortu zen Lakuntzan 

Lakuntzar neska-mutil talde bati txantxetako ezkontza bat ospatzea otu zitzaion. San Saastin ermitan "ezkondu" zuen bikotea "epaile" batek. Jakina, ez zen ez arrozik ez aurreskurik falta izan. Auzate txiki baten ondoren Arruazuko ostatuan bazkaldu zuten. Herriko Lagun Artea tabernan musikari baten doinuak lagun, parranda ordu txikiak arte luzatu zen. Ezkontzara "gonbidatuta" ez zeudenak ere bat egin zuten ospakizunarekin, eta giro bikaina sortu zen.