Udalak zerga kontrolerako plana onartu du

Guaixe 2025eko urtarrilaren 31

Lakuntzako herriko etxea. ARTXIBOA

Zergak kudeatzeko eta ikuskatzeko lanen plangintza koordinatzeko beharrezkoa da. 2025 eta 2027 aldirako da.

Lakuntzako Udalak bere zergen kontrolerako plana onartu du, 2025-2027 bitarteko ekitaldietarako. Zerga Kontrolerako Udal Plana funtsezko tresna da udal-administrazioak urtero egin behar dituen egiaztapen- eta ikerketa-jarduketak planifikatzeko. Planak zehazten du zenbat eta nolakoak izanen diren kontrol-jarduketak, ekitaldian ezarritako helburuak lortzera bideratuak. Planaren helburuak bi dira. Batetik, zerga-justizia. Eta, bestetik, tokiko erakundeen askitasuna. Udal zerga guztietan iruzurrak atzematea izanen da planaren helburua.