'Itzulera eguna' zen otsailaren 4an Hatortxurocken. Hiru talde Lakuntzako jaialdian izanen direla aurreratu zuten, eta egunean zehar izenak jakinarazi zituzten: Buitraker, Autobus Magikoa eta Never Surrender taldeak Hatortxu 30ean egonen dira, Lakuntzan. Uztailaren 24tik 27ra izanen da jaialdia, eta dagoeneko aurreratu taldeen kartelari batuko dira: Bulego, Nogen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaus eta Betagarri. Datozen astetan talde gehiago aurkeztuko dituztela, baita itzulera gehiago ere, aurreratu dute antolakuntzatik; "bere agurra iragarri genuen egunetik, gauza bat genuen argi: merezi duen agurra emango diogu".
Lakuntzan eginen den Hatortxu Rock jaialdirako sarrerak jaialdiaren webgunean salgai daude, 105 eurotan.