Hiru lan auzolanean

Guaixe 2025ko ots. 5a, 11:02

Udal biltegia hustu zuten auzolanean. UDALA

Larunbatean egin zen.

Lakuntzako Udalak auzolana deitu zuen eta hamasei herritar elkartu ziren lanerako larunbatean. Hiru egiteko prest zituen udalak. Alde batetik, Artazildik eta Bierrondotik pasatzen den erreka garbitzea. Bestetik, erraldoiak gordetzen diren udal biltegia hustea. Eta, azkenik, igerilekuko biltegia hustea. Egindako lanarekin pozik gelditu ziren udal arduradunak.