Zirkulazio zerga ordaintzeko deia

Guaixe 2025ko ots. 17a, 11:13

Lakuntzako ikuspegia Bakaikuko Hartzabaldik. ARTXIBOA

Aurtengo zerga dagoeneko paga daiteke.

Lakuntzako Udalak jakinarazi du 2025eko zirkulazio zerga ordaintzeko borondatezko epea martxoaren 4an despedituko dela. Udal ordainketak kontu korronteetan helbideratuta dituztenei udalak dagokien kargua epea despeditu aurretik kargatuko die. Ordainketak helbideratu gabe dutenek Lakuntzako banku edo kutxatik pasa beharko dute pagatzera. Aipatu epea pasata, ordaindu ez diren ordainagiriak Agentzia Exekutibora bidaliko ditu udalak, kobratzea premiamendu bidetik egiteko, eta legediak ezarritako errekargua gehituta. 

Udalak gaineratu duenez, helbideraketa berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna martxoaren 3a izanen da.