Sakanako kooperatibak bere ekoizpen prozesuan granaila hautsa sortzen du, eta 12 01 16* EHZ kodea du hondakin horrek. Enpresak bere ingurumen baimen integratuan jasotako baldintzak aldatzea eskatu zuen, zehazki, granaila hautsaren sailkapena aldatzea, hondakin arriskutsuaren ordez hondakin ez-arriskutsuarena emateko. Kooperatibak aurkeztutako dokumentazioa ikusita, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak aldaketa egitea onartu du. Granaila hautsaren kode berria 12 01 17 EHZ da. Zuzendariak gaztigatu duenez, “hondakin hori ez-arriskutsu gisa sailkatzeak ez du esan nahi automatikoki onartzen denik hondakin ez-arriskutsuen hondakindegietan, hondakin horiek hondakindegi horietan onartzeko irizpideak bete beharko baitituzte”.