Ingurumeneko zuzendari nagusiak baimendu egin du Sakana sozietate kooperatiboak eta Goilak SMk aurkeztutako funtsezko aldaketa. Haren helburua da instalazioko jarduerak eta nabeak bateratzea. Burdinurtu astun, gris eta nodularra lantzen duen instalazioari eragiten dio aldaketak. Bi enpresek erantzukizun solidarioa izanen dute instalazio osoaren ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak betetzearen aurrean eta hango funtzionamenduak izan ditzakeen ondorioen aurrean. Onartutako aldaketaren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpenaren eranskinetan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte.
Bestetik, Goilak SMk pieza metalikoen gainazalak tratatzeko zuen ingurumen baimen bateratua eta Lakber Mecanizados SMk pieza metalikoak mekanizatzeko zuen ingurumen baimen bateratua azkendu dira. Baita bi enpresa horiek Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Sortzaileen eta Kudeatzaileen Erregistroan hondakin arriskutsuen sortzaile gisa duen inskripzioak ere.