Foruzaingoak jakinarazi duenez, Lakuntzan, droga trafikoko delitu bat egotzita, 43 urteko gizonezko bat atxilotu dute berriki. Foruzaingoak azaldu duenez, Altsasuko polizia etxean foruzainek ibarreko herrietako bizilagunen hainbat salaketa, informazio eta kexa jaso zituzten, Lakuntzan gizon bat debekatutako substantziekin trafikatzen ari zelakoan. Transakzioak higiezinaren barruan eta kalean egun argiz egiten zirela jakinarazi zieten.
Poliziak azaldu duenez, Altsasuko polizia etxeko agenteek zaintza-lanetan hasi ziren. Ikerketak herritarrek esandakoa berretsi zien: gizonezkoaren etxea drogak saltzeko eta banatzeko gunetzat har zitekeela. Hori dela eta, txakurrekin paseatzen ari zela, gizonezkoa atxilotu zuten, eta higiezina zaintzapean geratu zen, sartzeko eta miatzeko baimen judizialaren zain. Miaketan 1902 gramoko anfetamina pakete bat, haxixa, sei telefono mugikor eta 900 euro eskudirutan opatu zuten. Iruñeko Zaintzako Instrukzio Epaitegira eraman eta hark atxilotua espetxeratzeko agindua eman zuen.