Martxoaren 1ean, larunbata, hiri ihoteak ospatuko dituzte Lakuntzan, eta kuadrillaka mozorro desberdinez aterako dira kalera. Goizean kalejira eginen dute, plazan musika izanen da, eta bazkari autogestionatuan bilduko dira mozorrotutako lakuntzarrak. Otsailaren 28a baino lehen eman behar da izena, udaletxean.
Martxoaren 4an, asteartea, zatamarroak aterako dira. Zatamarro bei gorri, urtean behin etorri kantatzen dutenen atzean joanen dira zatamarroak zigorra eskuan dutela. Zakuz jantzita doaz, gerrian joarea daramatzate zintzilik, aurpegia trapu batez estalita eta buruan txanoa.
2025eko Lakuntzako ihoteak
Martxoak 1 larunbata
12:30 Zarata txarangarekin kalejira, Lakuntzako Herri Eskolak antolatuta.
13:00 Auzatea eta musika, plazan.
15:00 Bazkari autogestionatua, kultur etxean.
18:30 – 21:30 Boletus Rumberus DJa, kultur etxean.
21:00 Zezensuzkoa.
Martxoak 4 asteartea
Zatamarroak
17:00 Txokolate jana eta musika, plazan.
19:00 Sardina jatea, plazan.
Arratsaldean, zatamarro begi gorri, urtien behin etorri!
2024ko Lakuntzako hiri ihoteak. ARTXIBOA