Astekaria

"Poemetako asko ahoz gora esateko eginda daude"

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2025ko mar. 6a, 11:55

Xalba Ramirez eta Eider Beobide Iruñeko Laban egindako errezitalean. KARRIKIRI.EUS

'Rifqa' Mohamed El-Kurd idazlearen, eta Eider Beobide itzultzaileak euskarara itzulitako, poesia liburua oinarri hartuta errezitaldi musikatua eginen dute martxoaren 7an, Lakuntzako liburutegian.

Rifqa: Honengatik egiten dugu dantza poesia errezitaldi musikatua izanen da martxoaren 7an, ostirala, 18:30ean, Lakuntzako liburutegian, Sakanako Mankomunitateak Baztango Udalarekin, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin eta Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatearekin batera antolatzen duen 2025eko Literatura Geralaldiak egitasmoaren barruan. Eider Beobidek, Peru Galbetek eta Xalba Ramirezek emanen dute Mohammed el-Kurd idazle eta kazetari palestinarraren Rifqa liburuan oinarritutako errezitala. Beobidek itzuli duen lehenengo liburua da, eta Katakrakek editatu du. 

Nor da Mohammed el Kurd?
Itzultzaile bezala oso garrantzitsua da idazlea ezagutzea. Mohammed el-Kurd palestinar gazte bat da, 1998an jaio zen, justu Nakba egunean. Gaiarentzat eta kontatzen duen guztiarentzat datu garrantzitsua da; palestinarrendako oso egun garrantzitsua da. 11 urte zituelarik israeldar kolonoak haren familiaren etxean sartu ziren eta etxearen erdiarekin gelditu ziren. Horrek eragin handia izan zuen faren familian eta izateko eran. Gero Amerikako Estatu Batuetara joan zen ikastear, eta liburuan askotan aipatzen du horrek nola eragiten dion. Konetraesanak ditu; ingelesez idaztearen kontraesanak, baita genozidioa kanpotik ikustearen kontu horrek nola eragiten dion ere. Horrela definituta nik uste pertsona interesgarria dela. 

Liburuaren izenburua amonaren izena da. Zer lotura zeukan bere amonarekin?

"Poemak lurrean jarri zituen eta konturatu zen gai komuna amona zela"

Lotura oso estua, egia esan. Rifqa izan zen palestinar ikono oso garrantzitsu bat. Pisua izan zuen bai palestinarren historian bai Mohamenden bizitzan, noski. Kontatzen du nola poemak lurrean jarri zituela eta konturatu zela gai komuna amona zela. Lotura estu horrek egin dio harekiko garantzia hori aipatu nahi izatea liburu honetan. Aipatzen dituen gauzen artean badago bat esaten duena ohikoa zela amona anbulantzian ikustea gas negargarriarekin mindutako pertsonak yogur eta tipularekin sendatzen. Baita eramaten zuela haren hiriko etxeko giltza lepoan beti. Palestinarren zerbait ohikoa da etxeko giltza lepotik eramatea. 

Liburu erakargarria da, ezta? 
Poesiari askotan badiogu horrelako beldur bat, ez dugulako ulertuko edo konplikatuegia den kontu bat delako. Baina ez dut uste liburu hau konplikatua denik. Bai da konplikatua kontatzen duenagatik barruan sentitzen duzun horregatik, hori dijeritzeko; baina irakurtzeko ez dut horrelako zailtasunik nabaritu. Ni ere saiatu naiz hitz arraorik ez erabiltzen, ez dituela erabiltzen. Badu hitz esanetik asko. Badira poemak oso ahots esatekoak, kontzekoak, eta horrek eragin handia du irakurtzeko erraztasun horretan. Baina krudela eta boritza da. 

Zein gai jorratzen ditu idazleak?

"Heriotzaren inguruan hitz egiten du, amona, kolonialismoa, indarkeria..."

Heriotzaren inguruan asko hitz egiten du, dudarik gabe. Amonaz ere asko hitz egiten du, oso presente dago, ez da guztietan ateratzen, bainan hor dago Rifqa izena askotan. Genozidioaren inguruko gauzak kontatzen ditu; kolonialismoa, indarkeria sistematikoa eta estrukturala. Amerikako Estatu Batuetako indarkeria ere lantzen du; garbiketa etnikoka, etxebabetzeak... LGTB komunitatearen kontuak aipatzen ditu ere. Gai asko lantzen ditu aldi berean. 

Ingelesez idatzita dago, eta haren ondoan euskarazko itzulpena du. 
Editoreek nolabait gorde eta goraipatu nahi izan dute jatorrizkoa. Mohamedek oso ondo idazten du, eta oso berezia da haren idazteko modua. Katakraken liburu sail honen beste liburuekin berdina egiten ari da. Editoreen hautua da, itzultzaileek ez dugu horretan zerikusirik, baina guretzako zailagoa da jatorrizkoa ondoan edukita badagoelako nolabaiteko urruntzeko gaitasun handiagoa. Kontarutzen gara jendeak irakurtzerakoan ezkerrekoa ere uler dezakeela eta beldur gehiago atera diatzeke. 

Rifqa liburua aurkezteko poesia errezital musikatuak egiten dituzue. Zergatik? 
Itzulpena egiten ari nintzenetik kontratu nintzen hitz esanetik asko daukala; ahoz gora esateko eginda daudela poemetako asko. Xalbarekin hitz egiten egon intzen, itzulpena egiten nengoenean gomendioak eskatzen nizkiolako, eta komentatzen aritu ginen ongi egongo zela musika jartzea eta nolabait errezitatzea eta errezitala egitea. EHZ jaialditik proposamena iritsi zitzaigun eta korrika eta presaka zerbait sinplea, nolabait esateko, prestatu genuen. Hori hobetzen ari gara gerora. Itzultze prozesu horretan konturtau ginen ahos gora esatekoak zirela, eta Euskal Herrian ere garrantzitsua zela ahoz gora esatea. 2024an lau bat emanaldi egin ditugu eta 2025erako beste hainbat ditugu aurreikusita, tartean martxoaren 7an Lakuntzakoa.