Txirrindularitza

Aimar Tadeo oso fin Ereñoko Sarian

Guaixe 2025ko mar. 7a, 11:30

Aimar Tadeo. EUSKADI FUNDAZIOA

Euskadi Fundazioko txirrindulari lakuntzarra laugarren sailkatu zen Euskaldun Torneoko lehen lasterketan

Martxoaren 1ean XXII. Ereñoko Udala Saria jokatu zen (124 km), afizionatuen mailako Euskaldun Txapelketako bigarren lasterketa, otsailaren 22an jokatutako Zumaiakoaren ondotik. Aurten ibilbide berria zuen, gogorra era gorabeheratsua, zaleen gustukoa izan zena. Etengabeko erasoak ziren hasieratik, eta eraso horien artean aurrean sartu zen Aimar Tadeo lakuntzarra (Euskadi Fundazioa). 

Azkenean Gorka Corresek (Rural Kutxa-Alea) aurrera egin zuen eta garaipen garrantzitsua lortu zuen, Pablo Ara eliteari (Telco on Clima Oses) segundo bat aterata. Aimar Tadeo laugarren sartu zen  (3:06:11), eta bere taldekide Luis Garcia bosgarren (3:06:30). Iker Gomez altsasuarra (Finisher) 23. postuan iritsi zen helmugara (3:09:50) eta Mikel Uncilla etxarriarra (Rural Kutxa-Alea) 62. postuan (3:11:31). 187 txirrindulari zeuden izena emanda, eta 116 sailkatu ziren. 

Nahiz eta laugarren izan, podiumera igo zen Aimar Tadeo, mendiko saria irabazi baitzuen eta bere taldea Euskadi Fundazioa, talderik onena izan zelako. 

Larunbatean Asteasuko Aiztondo Klasikoa eta igandean Cantabriako El Astilleroko San Jose Sari Nagusia jokatuko dira.