Martxoaren 15ean, larunbata, 17:00etatik 19:30era, LudiGO! jardunaldia izanen da, Lakuntzako liburutegian. Kooperazio joko erraldoi batekin, herrialde pobretuetako eskubide urratze egoerak identifikatzen ikasiko dute parte hartzeaileek. Ondoren, material birziklatuekin jostailu sorkuntza tailerra eginen dute, sormena eta ingurumen kontzientzia batuz. Bestetik, nahi duenak ongi dauden jostailuak Gizakia Herritar Fundazioari (Paris 365) emateko aukera izanen du ere. Aurretik izena eman behar da, eta edukiera bete da.
Argazkia: FPSNAVARRA.ORG