Martxoaren 16an, igandea, 17:00etan, Lakuntzako kultur etxean Zaintzaren Dantza Eidabe Ekimen Kulturalak taldearen antzezlanaren emanaldia izanen da. Antzezlanak zaintzaren eremu ezberdinak erakusten ditu: emakumea, erantzukidetasuna, autozaintza eta inguruaren zaintzea, gizarte eredu inklusibo bat aldarrikatuz. Emanaldia Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak Martxoak 8 Emakumeen nazioarteko egunaren harira antolatutako programaren barruan antolatu du.