Futbola

Lagun Artearen animoak Adur Kanpori

Guaixe 2025ko mar. 17a, 09:20

Adur Kanpo atezaina, Lagun Arteako taldekideez inguratuta. UTZITAKOA

Atezain lakuntzarrak denboraldi guztia galduko du

Lagun Arteako atezaina, Adur Kanpo Flores lakuntzarra, otsailaren 22an lesionatu zen, Lagun Arteak eta Altsasuk Zelai Berrin jokatutako derbian. Jokaldi lehiatu batean mina hartu zuen atezainak, eta zelaia utzi behar izan zuen. Denboraldi honetan ezingo du gehiago jokatu, lesio luzea baitu. "Indartsuago itzuliko zara" diote taldekideek.