Lakuntzako Zabalarte mendi klubak Lakuntza Aralar Mendi lasterketaren izena ematea zabaldu zuen martxoaren 19an. Lakuntzako proba ohi baino lehenago jokatuko da, ekainaren 1ean, igandearekin. Bi distantziatan jokatuko da, ohiko lasterketa, 26 kilometrokoa, eta laburra, 13 kilometrokoa. Horretaz gain, 13 kilometroko ibilbidea oinez egiteko aukera izango da, mendi martxa. Lasterketa luzea, Nafarroako Mendi Lasterketen Rankingerako puntuagarria izateaz gain, aurten Euskal Herriko Koparako baliagarria izango da.
Izena ematea zabalik dago maiatzaren 30era arte, lakuntza-aralar.com edo rockthesport.com webguneetara sartuaz.