Lagun Artea Kirol Elkarteak Aste Santuko Futbol Campusa antolatu du lehenengoz. Apirilaren 22tik 25era izanen da, 9:00etatik 13:00etara, Zelai Berrin. Campusa 2012 eta 2019 urte bitarteko gaztetxoei dago zuzenduta. Erroldatutako jokalariek 75 euro eta erroldatu gabekoek 90 euro ordaindu beharko dituzte, eta familia ugarikoek beherapena izango dute. Informazio gehiago: 618 076 053.