Martxoaren 27an, osteguna, 18:30ean, Lou, dantzan jo eta ke film dokumentalaren emanaldia izanen da, Lakuntzako liburutegian. Lou Olangua 1980ko hamarkadan euskal rockak izan zuen aurrenetariko emakume ahotsa izan zen. Humedecidos, Ok. Korral edota Las Lagartas taldeetako abeslaria izan zen, eta ahotsa ez ezik, poderioa ere erakusten zuen ohotza gainean; probokatzaile bat zen. Dokumentalean garaiko emakumeek izan zuten lekuaz, euskaraz eta estetikaz gain, jarrerak izan zuen garrantziaz hitz egiten da. Andrea Lopetegi, Izotz Barrio eta Usua Garin dira zuzendariak.