Aurreko urtean Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Lan Autonomoaren sarietako finalista izan zen.
1. Noiztik zara abeltzain?
Lau urte egingo ditut.
2. Zergatik eman zenuen urratsa?
Kontziliazioagatik. Hezitzailea nintzen, eta lehenengo alaba izan nuenean nahiko ongi moldatu nintzen, nahiz eta Fernando, bikotekidea, ardiekin ibiltzen zen. Baina bigarrenarekin hamazazpi egunekin arazoak hasi ziren. Amatasun baja bukatu zenean lanera itzuli nintzen, baina eszendentzia hartu nuen. Orduan Fernandok esan zidan norbait behar zuela gazta egiteko.
3. Nolakoa izan da aldaketa?
Progresiboa izan da. Aldaketa horren artean amatasuna egon da. Gai sentitu nahi nuen; lanean 16 urterekin hasi nintzen eta iritsi zen momentu bat etxean nengoela eta etxeak jaten ninduela. Ni orain hasi naiz abeltzain edo gaztagile, baina Fernandorekin duela 20 urte hasi nintzen, eta igandetan joaten nintzen gazta egiten zuen bitartean, ardiekin eta abar. Hasieran hitz egiten egoten ginen, gero laguntzen hasi nintzen eta gero gazta egiten. Lan oso polita da. Iruzurtiaren sindromea ere sentitu dut. Asko kostatu zait esatea abeltzaina naizela; aurreko urtean esan nuen lehenengo aldiz.
4. Zein da zure lana?
Gehienbat lan administratiboa egiten dut. Leku guztitatik ematen digute. Pila bat ikasi behar duzu. Eta gero gazta egiten dut, iruditzen zaidala oso polita. Esnetik gaztara pasatzea.
5. UAGNko ordezkaria zara, ezta?
Bai. Sindikatua da. Bi daude: EHNE eta UAGN. Fernando bakarrik zegoenean EHNEn zegoen, baina gure familia egoeragatik latxak ez ziguten ematen urte osorako lasaitasuna eta aldaketak egin genituen. Lacaune arrazakoak ditugu, eta hauek urte osoko produkzioa ematen digute. Guretako lasaitasun handia da. Azkenean, gastu pila bat ditugu eta abeltzaintzan soldatak garaiaren araberakoak dira. EHNEk apostu handia egiten du latxen alde, eta guk erabaki genuen aldatzea. Hasiera sindikatuko kide bezala hasi ginen, ordezkari izatea proposatu zidaten, eta zergatik ez?
6. Lan Autonomoaren sarietan finalista izan zinen ere. Zer nolako esperientzia izan da?
Agroinfluencer proiektua sortu zen eta hortik kontaktu zidaten eta esan zidaten ea aurkeztuko nintzen sarietara, eta bai. Finalista izan nintzen. Galara joan nintzen; espero nuen festa bat izatea, eta oso formala zen.
7. Zer da 'agroinfluencerra' izatea?
Proiektu hau sortu zen lehen sektorea modu positiboan enfokatzeko. Lehenengo promozioan bost mutiko eta ni neska bakarra ginen, eta orain 23 gaude. Nola komunikatu erakutsi digute; oso intersgarria iruditu zitzaidan. Ni ez nago egun osoa telefonoarekin. Aurreko astean Zaragozan egon ginen Agromilloran eta hor bai ikusten zirela influencerrak; telefonoarkein egun osoa, haien bizitza kontatzen... Niri hori ez, baina bai gustatzen zait erakustea ez dela bakarrik gazta egitea. Bizipen eta ikasgai asko izan ditut, eta proiektu honek asko eman dit.
8. Zer egiten duzu?
Gehienbat ikastetxetan enfokatzen gara. Sakanan ez dugu arazo hori egunerokotasunean animaliaz inguratuta gaudelako. Baina Iruñea batean, ikastetxe batean, galdetu zidaten ea ardiak gazta egiteko esnea ematen zuen.
9. Eta zuk sareetan zer erakusten duzu?
Profil desberdinak daude. Nik @pokegaztak kontuan erakusten dut kanpoan egiten dudana, ikastaroak, mahai inguruak eta horrelakoak. Artzaina zarela esaten duzu eta badirudi ardiekin egun osoan zaudela, eta ez. Munduari erakustea ez dela bakarirk hori. Askotan esaten didate pila bat bidaiatzen dudala. Baina, adibidez, gustatzen zait Santanderrera joaten naizenean erakusten saregileekin egon naizela erakustea.
10. Beste alde hori erakusteko beharra zegoen?
Gazteendako influencer bat gehienbat da bere bizitzak erakusten dutenak. Horrekin ez naiz identifikatuta sentitzen, baina bai ikusten dut beharrezkoa zela nolakoa den gure bitzia erakustea, eta emakumeak bagaudela. Ez gaudela bakarrik ardiekin; ni ez nago hor. Ateratzen gara eta badago jende pila bat, oso trebatua, asko dakiena, baita emakumeak ere.
11. Nola uztartzen duzu dena?
Beste ikastaro bat egin nuen, sare sozialak erabiltzen erakutsi digute, eta hasi ziren bideoak ikusgarritasuna izateko hau eta bestea egin behar dugula. Nik ez dut denborarik. Ez dut nire burua horrela ikusten. Erakuslehio bat izan nahi dut. Etxean gelditu nintzen denbora gehiago izateko. Gaztak egitea ongi antolatzen dugu, eta ordutegi askatasun hori da lan honek ematen didana ere.