Lakuntzako Hatortxu Rock jaialdirako lau hilabte baino gutxiago falta direnean, antolakuntza "burubelarri" ari da lanean jaialdiak "merezi duen" agur festa antolatzeko. Jakinarazi dutenez, ez da musika jaialdi "soil bat; egiteko modu berezi bat da. Auzolanean". Helburua errepresaliatu politien egoera salatu eta elkartasun ekonomikoa pilatzea izan da, "lehen egunetik azkenera arte". Honekin guztiarekin bat egiten dute oholtzetatik kanpo zeuden lau talde: Latzen, Afu, Skatu eta Alaitz eta Maider. Itzulera hauek otsailean iragarritakoei batuko zaizkie: Butraiker, Autobus Magikoa eta Never Surrender.
Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chulería Joder, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Sukena, The Lio, Kaotiko, Bulego, Nøgen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos eta Betagarriren presentzia ere iragarrita daude,eta datozen aste eta hilabeteetan, 60 izen inguru batuko dira
Sarrerak jaialdiaren webgunean salgai daude, 105 eurotan, baita akanpalekua edo furgoneta eta autokarabanendako gunea hartzeko aukera ere.