Apirilaren 5ean, larunbata, Biltoki Eguna ospatuko dute Lakuntzan. Goizetik ekimenak antolatu du Biltokiko gazteek. Bazkarirako txartelak Sorginak tabernan eros daitezke, 12 eurotan. Gauean kontzertuak izanen dira, Biltokin, eta tartean Muga Zero talde lakuntzarrak joko du; Denbora galtzen abestia kaleratu berri dute. Kontzertuetarako sarrerak 5 euroko prezioa dute.
2025eko Biltoki Eguna
12:00 - 14:00 Poteo, kalba jokoa eta auzatea.
14:00 Bazkaria.
18:00 Karro poteoa.
22:30 Kontzertuak: Against You, Irati 58 eta Muga Zero lakuntzarrak.