Apirilaren 10ean, osteguna, 18:30ean, Lakuntzako liburutegian, Lego animaziozko filmaren emanaldia eginen dute, euskaraz.
Sinopsia: Emmeten istorioa kontatzen du; Lego figuratxo guztiz normala da, eta arauekiko leiala. Hutsegite baten ondorioz, pertsona harrigarriena eta mundua salbatzeko giltzarria dela uste dute. Orduan, bilaketa epiko batean murgilduko da, tirano gaizto bat ezezagun talde batekin geldiarazteko. Emmet ez dago abentura horretarako prest.