Azoka bertan behera gelditu da

Guaixe 2025ko api. 8a, 11:43

Bertako produktuen sustapenerako azoka da Lakuntzakoa. ARTXIBOA

Plazako lanetan izandako atzerapenagatik hartu da erabakia.

Lakuntzan azoka antolatzeko bilera irekia deitu zuen udalak apirilaren 2rako. Bilerara joandakoen artean erabaki zen aurten bertan behera uztea azokaren antolaketa. Udaletik azaldu dutenez, “plazan eraikitzen ari den estalpearen lanak atzeratzen ari dira eta, beraz, plaza ez da erabilgarri izanen maiatzerako. Izan ere, plaza azoka egiteko ezinbesteko espazioa da”. Beraz, “azoka behar bezala antolatzeko baldintza nahikorik ez dagoelako bertan behera utzi da antolakuntza”.