Luca Martinez Los Santos lakuntzarrak (Tolosa / Danena) Pandoraren kutxa ireki du. Martxoaren 30ean junior mailako lehen garaipena lortu zuen Lizarran, eta astebete beranduago, apirilaren 6an bigarren garaipena lortu zuen, Berako XLV. Felix Errandonea Memoriala irabazita. Lasterketa ezin hobe irakurri zuen lakuntzarrak, behar zuen tokian jo zuen erasoa eta helmugara bakar-bakarrik iritsi zen (1:43:18), atzetik segika zituenei 2 minutu pasa ateraz. Aiur Ugartemandia (Ipar Maquina-Dimaq) izan zen bigarrena (1:45:10).
Ekaitz Perez (Zu eta Biok) zortzigarren sailkatu zen, Ekain Imaz (Tolosa / Danena) 25. eta Manex Huarte (Sumelec Ermitagaña) 30.