Bertsozaletasuna "mugitzeko" helburuarekin Sakanako Bertsolari Txikien Eguna eta Sakanako Bertsi Eguna antolatu dute maiatzaren 10ean, larunbata, Lakuntzan. Saats Karasatorre bertsolariak eta bertso irakasleak adierazi duenez, Nafarroako Bertsozale Elkartearen helburuetiko bi "sustapena eta transimisioa" dira, eta ekimen honekin betetzen dira. Bertso festan, besteak beste, Sakanako gaztetxoen eskolarteko kanporaketa, bazkaria eta poteoa izanen dira; bazkariko txartelak 30 euroan eros daitezke bertsosarrerak.eus atarian edo Lakuntzako Ogiberri, Etxarriko Xapatero eta Irurtzungo Pikuxar tabernetan (maiatzaren 6ra arte). Nafarroako Bertso Eskolak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu dute, Sakanako Mankomunitatearen eta Lakuntzako Udalaren laguntzarekin.
Bertsolaritza jendeari gerturatzea da Bertso Eguna antolatzearen helburuetako bat. Kate bat dela azaldu du Karasatorrek: "Sustapenaren bidez Sakanan saio gehiago antolatuko dira, eta saioak antolatzen badira jendeak ikusten ditu eta batzuk sorpresa hartzen dute". Gazteak eta hain gazteak ez direnak, bertsolariak gaineratu duenez, bertso afari batera joan, "gustatu" eta bertso txapelketetara joaten hasi dira ere.
Bertsolaritzari eskainitako egunarekin ere bertso eskolak "indartu" nahi dituzte, "berriak sortu ahal badira, sortu, eta besteak indartu bai jende aldetik bai talde izaera aldetik". Bertsolariak kontatu duenez, seigarren mailako ikasleak, hurrengo ikasturtean institutura joan behar direnak, bertso eskoletan elkar ezagutzen dute eta euskararen inguruan eta euskararekin harremantzen dira, "eta esanguratsua da". Bestetik, bertsozaletzeak edo bertsoari hurbitzeak abantaila "dezente" dituela azaldu du: "Ez bakarrik hizkuntza gaitasunean, hizkuntza maila garatu egiten delako; jendeaurrekotasuna lantzen da, inprobisazioa, oso euskariri gutxirekin egiten den zerbait da".
"Bertsoa zerbait azkarra dela dirudi, baina pausatzea eskatzen du"
Gaur egun pantailen erabilpenarekin lotuta, "orain argia joan den honetan bertsota egin genezake lasai asko, mikrofonorik gabe, baina egin genezake (astelehenean izandako itzalaldiagatik). Esanguratsua irutditzen zait". Bertsolaritza, beraz, "oso gutxirekin" eta "bat-batean" egiten den zerbait dela nabarmendu du bertsolariak: "Inprobisatua, zerbait azkarra dela dirudi, baina aldi berean pausatzea eskatzen du, aditu, pentsatu zer daudakan nik kontatzeko eta ez kontatzeko...". Bizitza "azkar honetan" garrantzitsua dela gaineratu du.
Eguna
Aurten hiru bertso eskola daude Sakanan, eta maiatzaren 10ean ospatuko duten egunean Sakanako gaztetxoen eskolartekoaren kanporaketan parte hartuko dute, Irurtzungoa izan ezik sortu berria delako, eta bertso saioan agurra egiten parte hartuko dute. Kanporaketa Lakuntzako liburutegian izango da, 13:00etan, eta bertsolariek lagunekin bertsoak osatu behar dituzte eta ofizioa adinari egokitutakoa izango da, Karasatorren azladu bezala. Bertso saioaren urretik (12:00etan) haurrendako jolasak eta gynkana izango dira; eta, kanporaketaren ondoren, bermuta izanen da Zarata Lakuntzako eskolako txarangaz girotuta.
Sakanako gaztetxoen eskolarteko kanporaketaren ondoren Eneko Lazkoz bertsolari etxarriarrarekin eta Saioa Alkaiza bertsolariarekin bertso bazkaria izango da, Lakuntzako Pertzan. Maiatzaren 6ra arte eros daiteke txartelak bertsosarrerak.eus atarian edo Lakuntzako Ogiberrin, Etxarri Aranazko Xapateron eta Irurtzungo Pikuxarren (30 euro). Lehenengo parte batean haurrei bideratuta izango da, eta bigarrenean helduei.
Sakanako Bertsolari Txikien eta Bertso Egunak bertso poteoarekin jarraituko du; Josu Sanjurjok, Idoia Granizo altsasuarrak eta Maddalen Arzallusek parte hartuko dute, eta hasieran haurrendako bideratuta izango da goxoki dendatik eta horrelakoetatik pasako dira.
Karasatorrek Lakuntzako Udalak hasieratik izan duen jarrera eskertu du, "horrek erraztu du eguna helduei ere zabaltzea". Guraso Elkartearen prestutasuna ere nabarmendu du.
Sakanako Bertsolari Txikien eta Bertso Eguna
Maiatzak 10 larunbata
Lakuntza
12:00 Jolasak eta gynkana
13:00 Sakanako gaztetxoen eskolarteko kanporaketa, liburutegian
14:00 Bermuta, Lakuntzako herri eskolaren Zarata txarangarekin
14:30 Haurrendako bertso bazkaria Eneko Lazkoz eta Saioa Alkaizarekin
15:00 Helduendako bertso bazkaria Eneko Lazkoz eta Saoia Alkaizarekin.
18:15 Bertso poteo-kalejira Idoia Granizo, Josu Sanjurjo eta Maddalen Arzallusekin
19:30 Haurrendako merendola