Lakuntzako Lagun Artea Kirol Elkarteko bi talde igoera fasean murgilduko dira asteburuan.
Kadeteen bigarren mailako Lagun Artea talde urdinak Ademarren kontra jokatuko du etxean, maiatzaren 10ean, larunbata, 16:00etan, Zelai Berri belar naturaleko zelaian. Itzuliko partida datorren asteburuan jokatuko dute, Sarrigurenen (Maristak).
Jubenilen bigarren mailako Lagun Artea taldea igoera fasean hasiko da baita ere. Maiatzaren 10ean, larunbata, 19:45ean Rotxapea izango du aurkari, Iruñeko El Iratin. Itzuliko partida astebete beranduago jokatuko da, Lakuntzako Itxesalde zelaian.