Lakuntzako Udalak udan igerilekuak zabaldu nahi ditu eta horretarako deialdi pare bat egin ditu. Alde batetik, sorosleak eta garbitzaileak kontratatu nahi ditu. Kontratazio horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Nafar Lansarek, kudeatuko ditu. Lan horietan interesa duenak Altsasuko enplegu bulegoan eman beharko du izena. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 30eam despedituko da. Informazio gehiago nahi duenak 948 562 754 telefonora hots egin dezake.
Bestetik, Lakuntzako Udalak igerliekuko taberna alokatzeko deialdia egin du. Zerbitzu hori eskaini nahi dutenek lakuntza.eus webgunean edo udaletxean dituzte oinarriak. Eskaintzak aurkezteko epea garagarrilaren 13an despedituko da.