Bidasoako Itzulia bukatu eta hurrengo egunean, maiatzaren 11n 54. Balenziaga Oroimenezkoa jokatu zen Eibarren, Espainiako Kopako puntuagarria. Afizionatuen proba gogorra oso gorabeheratsua izan zen eta azkenean Cesar Perezek (Finisher)irabazi zuen, martin Solhaug-ekin (Cortizo) esprinta jokatu eta gero. Aimar Tadeo (Euskadi Fundazioa) zortzigarren sartu zen, 1:01era. Lakuntzarra bitan igo zen podiumera, probako lehen euskalduna izan zelako, eta lehiakortasunaren saria irabazi zuelako. Iker Gomezek (Finisher) ezin izan zuen proba bukatu.