Futbola

Udako futbol campusa antolatu du Lagun Arteak

Guaixe 2025eko maiatzaren 15a

Maiatzaren 23ra arte eman daiteke izena

Lakuntzako udako futbol campusean 2012 eta 2019 urte bitartean jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena. Bi txanda daude: ekainaren 23tik 27ra, lehena, eta uztailaren 14tik 18ra, bigarrena. 9:00etatik 14:00etara trebatuko dira futbolean gaztetxoak, Zelai Berrin, eta igerilekutarako motxila eraman beharko dute, eguraldiak laguntzen badu bainua hartuko dutelako. 

Aste bateko campusa aukeratzen dutenek 85 euro (erroldatutakoek) edo 100 euro (erroldatu gabekoek) ordaindu beharko dute. Bi astetan izena ematen dutenek, 160 euro (erroldatutakoek) edo 190 euro (erroldatu gabekoek). Familia ugariendako deskontuak daude. 

Izena ematea zabalik dago maiatzaren 23ra bitartean. Campusa aurrera ateratzeko talde bakoitzean gutxienez hamabost partaide egon beharko dira. Izena ematen dutenek kamiseta eta futboleko praka motxak jasoko ditu opari. Informazio gehiagorako, jarri klubarekin harremanetan.