24 talde gehiago Hatortxu Rocken

Guaixe 2025ko mai. 20a, 10:17

Uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan ospatuko den musika jaialdiaren "agurra" prestatzen jarraitzen dute, eta dagoeneko 87 talde iragarri dituzte. Herriz herri aurkezpenak egiten ari dira eta maiazaren 22an, osteguna, Altsasun eginen dute, eta 23an, ostirala, Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen. 

Azken Hatortxu Rock jaialdiaren kartelak 24 talde gehitu ditu: Herdoil, Sofokaos, Iñigo ETS, Ana Tijoux, Roba Estesa, Hogei Berriro, Bourbon Kings, Trikidantz, Trikiteens, Olaia Inziarte, Auxili, Kristal Kolpatuak, Gora Musika, Tapia Eta Leturia, Anje Duhalde, Fermin Balentzia, Dinamita, La Txama Y Su Flakofonki, Tremenda Jauria, Soziedad Alkoholika, Dj Reimy, Dj Bull + Dj Jotatxo, Dj Fresa Morango eta Fillas De Cassandra.

Guztira, 87 talde iragarri dituzte: Anestesia, ZETAK, Delirium Tremens, Barniz, Bizardunak, Deskontrol + Arkada Social, Reincidentes, Kaleko Urdangak, KOP, Zea Mays, Las Ninyas del Corro, Mirua, Potato, Nafarroa 1512, Naxker, ødei, Odolkiak Ordainetan, Svetlana, On, Talco, Juantxo Skalari & La Rude Band + Set Skalariak, Xiberoots, Xutik eta Zaunka, Latzen, Afu, Alaitz eta Maiderrek Burutekin batera eskainiko dituzten kantuak, Skatu, Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria, Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servoum, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Autobus Magikoa, Sukena, The Lio, Kaotiko, Bulego, Buitraker, Nøgen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Never Surrender, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos eta Betagarri.

Uztailaren 24tik 27ra eginen da azken elkartasun jaialdia, eta guztira 100 artistek osatuko dute eskaintza musikala, bost eszenatokitan banatuta. 

Aurkezpenak
Hatortxu Rockeko kideak azken edizioa aurkeztu eta txandalariak biltzeko herriz herriko aurkezpenak egiten ari dira: maiatzaren 22an, osteguna, 18:00etan, Altsasuko Gure Etxea eraikinean, eta maiatzaren 23an, ostirala, 18:00etan, Irurtzungo Iratxo elkartean eta 19:30ean Etxarri Aranazko kultur etxean. Jaialdia posible egiteko auzolana "ezinbestekoa" dela gogoratu dute, eta Jantzi Petoa kanpainaren bidez 7.049 txandak betetzeko boluntarioak behar ditzute. Hatortxu Rockeko webgunean eman daiteke izena. Webgunean ere sarrerak eros daitezke; lau eguneko bonoa 105 eurotan eta jakinarazi dutenez, egun bakoitzeko sarrera eskuratzeko aukera izanen da.