Urtero egin bezala, Lakuntzako Elai Alai dantza taldearen eguna ospatuko dute maiatzaren 24an, larunbata, 11:30etik aurrera. Dantzarien eguna bada ere, herri osorako festa bezala planteatzen dute dantza taldetik, eta ospakizunak irekiak dira. Eguerdian kalejiran aterako dira, eta bazkaldu ondoren jolasak eta disko jartzaileekin musika izanen da. Festa amaitzeko zezensuzkoa izanen da ere.
2025eko Elai Alai eguna
Maiatzak 24 larunbata
Lakuntza
11:30 Kalejira eta dantzaldia, herritik.
14:00 Bazkaria, Sorginak tabernan.
16:00 Haur jolasak, parkean.
18:00 – 21:00 DJa, parkean.
19:30 – 21:00 Buruhandiak, herritik.
21:00 Zezensuzkoa.