Haurrendako aisialdi programarako begiraleak behar ditu udalak

Guaixe 2025ko eka. 3a, 11:10

Lakuntzarrak udaletxe inguruan. ARTXIBOA

Udala beharrean Dindaia fundazioa arduratuko da.

Lakuntzako Udalak haurrendako Udan Euskaraz aisialdi eskaintza prestatzen ari da. Jakinarazi duenez, aurten Dindaia fundazioaren bidez eskainiko da. Begirale gisa lan egin nahi dutenek beraien curriculuma zuzenean Dindaia fundazioari aurkeztu beharko diote zerbitzuak@dindaia.eus posta elektronikoaren bide. Aisialdi begirale titulua, magisteritza eta euskarazko C1 maila izanen dira lehenetsiko diren irizpideak. Curriculumak bidaltzeko azken eguna garagarrilaren 11n izanen da.