Astekaria

Elai Alai dantzarien eguna

Guaixe

Maiatzaren 24an, larunbatean, Lakuntzako Elai Alai dantza taldearen eguna ospatu zuten.

Eguerdi aldera dantzariak kalera atera ziren eta herritik desfilea egin zuten. Ondoren, dantzaldia egin zuten. Bazkaldu ondoren, haurrendako jolasak, musika eta buruhandiak izan ziren, eta amaitzeko zezensuzkoa. Euskaraldiaren ekimenekin bat egin zuen egunak.