Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, igerilekuko udako sasoiko bonuak dagoeneko eskuragarri daude. Ordainketa egiteko bi modu daude. Aurrena, udaletxeko bulegoan txartel batekin egitea. Atzena, zenbatekoaren transferentzia egin udalaren kontu korronte batera eta kutxa edo bankuan jasotako ziurtagiria udaletxeko bulegoan aurkeztu beharko da.
Bonuen prezioak
Erroldatuendako
0-4 urte, dohainik.
5-10 urte, 19 euro.
11-16 urte, 27 euro.
17 urtetik aurrera, 45 euro.
65 urtetik gorakoak, 27 euro.
Erroldatu gabekoendako
0-4 urte, dohainik.
5-10 urte, 27 euro.
11-16 urte, 36 euro.
17 urtetik aurrera, 57 euro.
65 urtetik gorakoak, 36 euro.
Familia ugariek eta langabetuek bonuan %20 hobaria izanen dute.