Lakuntzako Udalak jakinarazi du Sansaastin udal musika eskolako matrikulazio garaia hilaren 22ra arte zabalik dagoela. Horretarako lakuntza.eus webgunera jo behar da. Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, familia ugariak, bakarkakoak eta emakumezkoen kontrako indarkeriak kaltetutakoek tasa guztietan %20ko beherapena izanen dituzte. Informazioa behar duenak aipatutako web orrian edo 948 576 015 telefono zenbakian jaso dezake.
Musika hizkuntza, musika eta mugimendua eta musika hastapena ikasgaiez aparte, heldu den ikasturtean honako instrumentuak jotzen ikasteko aukera izanen da: panderoa, trikitixa, akordeoia, pianoa, bateria-perkusioa, gitarra elektrikoa, tronpeta, tronpa eta tronboia. Musika eskolak eskaintzen duen instrumentuak ikasleei ezagutarazteko erronda antolatu du hilaren 19ko 16:00etan. Gainera, musika eskolako taldeetan jotzeko izena eman dezakete 14 urtetik gorako ikasleek.