Uda sasoian igerilekuak zabalik egonen dira eta, hori baliatuta, Lakuntzako Udalak igerian egiten irakasteko ikastaroak antolatu nahi ditu. Horretarako igeriketa irakaslea behar du. Deialdian interesa duenak eskabide orria beteta eta curriculuma udaletxean aurkeztu beharko du. Horretarako epea garagartzaroaren 9an, astelehenean, 14:00etan despedituko da.