Bigarren jubenil mailako Lagun Arteak igoera faseko itzuliko partida jokatu zuen Donezteben. Lau goleko aldea zuten lakuntzarrek, baina Doneztebek buelta eman zion 89.minutuan, Lagunen atezainak geratutako penalti baten alderatzean. Luzapenean ez zen gol gehiago egon eta launako berdinketak Donezteberi eman zion igoera, liga erregularrean bere multzoko liderra izan zelako. Lagun Artea jota geratu zen, baina horrek ezin dezake talde lakuntzarrak egindako denboraldi bikaina kendu.