Lakuntzako Udalak haurrendako udako aisialdi eskaintza prestatu du. Aurten Dindaia fundazioa arduratuko da hura kudeatzeaz. Udalak jakinarazi duenez, hiru txanda izanen dira: garagartzaroaren 23tik garilaren 4ra, garilaren 7tik garilaren 18ra eta garilaren 21etik garilaren 24ra. Azken txanda hori da aurtengo berritasuna. Txanda bakoitzean astegunetan 09:30etik 13:30era izanen dira saioak.
Izen ematea dindaia.eus webgunearen bidez egin behar da. Horretarako epea garagarrilaren 11n, asteazkenean, despedituko da.
Prezioak
Erroldatutakoak
Txanda 1 2 Txanda
Haur bat 80 160
Bi haur 120 240
Hiru haur 131 262
Ez erroldatutakoak
Haur bat 115 230
Bi haur 230 460
Hiru haur 345 690
3. txanda
Erroldatutakoak
Haur bat 32
Bi haur 48
Hiru haur 53
Ez erroldatutakoak
Haur bat 46
Bi haur 92
Hiru haur 138