Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, udal igerilekuan igerian ikasteko ikastaroak antolatu ditu. Lau urtetik aurrerakoendako dira ikastaro hori. Aquagym ikastaroa, berriz, gazte eta helduendako da. Bata eta bestea garileko goizetan izanen dira. Izen ematea lakuntza.eus webgunearen bitartez egin daiteke. Horretarako epea hilaren 23an astelehenarekin despedituko da. Izen emateak 50 euro balio du. Udalak taldeak eta ordutegiak izen ematearen arabera antolatuko ditu.