Igerilekuko tabernarako langile bila

Guaixe 2025eko ekainaren 19a

Lakuntzako igerilekua. ARTXIBOA

Uda sasoian lan egiteko izanen da.

Lakuntzako Udalak jakinarazi du igerilekuko tabernan lan egiteko kontratazioak eginen dituela. Kontratazioak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren, Nafar Lansarek kudeatuko ditu Altsasuko enpleguaren bidez. Lan horretan interesa dutenek bulego horretan izena eman beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hilaren 19an, ostegunean, despedituko dira. Informazio gehiago nahi duenak bulegoko 948 562 754 telefono zenbakira hots egin dezake.