Udaletxeak egurrarekin dabilen berogailua izanen du

Guaixe 2025eko ekainaren 27a

Lakuntzako udaletxea. ARTXIBOA

Udalak halako galdara jartzeko kontratua emateko deialdia egin du.

Lakuntzako Udalak udaletxeko berogailuak berotzeko egur-galdara jarri nahi du. Beraz, gaur egungo gas naturaleko galdara egurra erabiltzen duen beste bategatik ordezkatuko du. Galdara berritzearekin batera berogailuetara ur beroa eramateko punpak berrituko dira, eraginkorragoak jarriz. Aldi berean, berogailuen erregulazio eta kontrol sistema egokituko da. 

Udalak erosketa egiteko 47.007,85 euro (BEZik gabe) ditu. Deialdian interesa duen enpresak bere eskaintza garilaren 7ko 10:00ak arte egin dezake. Kontratua bere egiten duen enpresak hiru hilabete izanen ditu egur-galdara udaletxeko gela teknikoan jartzeko. Lanak lastailaren 10erako despedituta egon beharko dute.