San Juan bezperan, suak eta ezkilak Lakuntzan

Guaixe 2025eko ekainaren 24a

Urteko gaurik motz eta magikoenean kanpandorrera bisita ezinbestekoa da Lakuntzan

Suak piztu, eta 22:00etan hasten da ezkil errepika. Kanpandorrean bildu, eta ezkila handiak eta txikiak jotzen dituzte lakuntzarrek. Pedro Martinez ezkiljoleak ezkil txikiak jotzen irakatsi zien txikienei. Udalak auzatea eskaini zuen kanpandorrean. Bitartean, suak saltatzen zituzten bitartean, "San Juan urriña, onak zabaltzazu, geistuek iyertzazu, geistue den guziye onia konbertitzazu" eskatzen zuten.