San Saastin ermitan udan ezin da surik egin

Guaixe 2025eko ekainaren 26a

Udalak beheko sua hesitu du erabilia izan ez dadin. UDALA

Suteak saihesteko prebentzio neurria da. 

Lakuntzako Udalak, Nafarroako Gobernuaren larrialdi zerbitzuetako langileekin batera, suteak ekiditeko neurria hartu dute: udan San Saastin ermitan ezin izanen da surik piztu. Horrekin batera, Lakuntzako Udalak jakinarazi du lan talde bat sortuko duela. Haren egitekoa izanen da “etor daitezkeen larrialdiei ahalik eta erantzun egokiena ematea. Bertan zure jakituria eta denbora jarri nahi izanez gero, udalarekin harremanetan jarri”. Bi neurri horiekin udalak “gizakiok eragin dugun klima aldaketaren ondorioak ahal dugun neurrian ekin” nahi ditu udalak.