Areto futbola

Biltoki Futbito Txapelketa antolatu dute Lakuntzan

Guaixe 2025ko uzt. 1a, 09:57

Futbito txapelketa, Lakuntzan. ARTXIBOA

Uztailaren 18aan eta 19an, ostirala eta larunbata, jokatuko dute Lakuntzako gazteek antolatutako txapelketan, parkeko pistan. 

Lakuntzako Biltoki gazte elkarteak Biltokiko Futbito Txapelketa antolatu du uztailaren 18an eta 19an, ostirala eta larunbata. Lakuntzako parkeko pistan jokatuko da. Izena ematea zabalik dago uztailaren 14ra arte, eta talde bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu. Adinari dagokionez, 16 urtetik gorakoek har dezakete parte. Informaziorako: 633 400 397.