Duela 25 urte...

Lakuntzako pertza festa

Guaixe 2025eko abuztuaren 26a

Lakuntzarrak Aralarko santutegira igo ziren.

Goizeko seiak aldera abiatu ziren lakuntzarrak Aralarko santutegirantz. Bidearen erdia egina zutela, gosaldu egin zuten, maldari ekiteko berriro. Mezaren ondoren tripotak dastatzeko aukera izan zen. Auzatearen ondoren Biltoki gazte elkarteko kideek Lakuntzako Pertza dantza dantzatu zuten, astoa lagun zutela. Ion Oñatibiaren dantza 1976tik dantzatzen zen. Santutegitik guardetxera joan ziren. Han inguruan bazkaldu eta festa herrian despeditu zuten lakuntzarrek.