Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak Lakuntzan euskara ikasteko oinarrizko ikastaroa antolatuko du. Ikastaroa lastailetik abendura izanen da. Astean bitan izanen dira klasean, goizez, baina ordutegia molda daiteke. Oinarrizko euskara ikastaro horretan izen emateak bost euro balio du. Izena eman nahi duenak, edo informazioa jaso nahi duenak, 948 464 840 edo 648 070 710 telefono zenbakietara hots egin edo euskara2@sakana-mank.eus edo anitzartean@sakana-mank.eus e-posta helbideetara idatz dezake.