Aiaupenanik euskara taldeak Lakuntzako esaera zaharrak jaso nahi ditu. Horretarako laguntza eskatu die lakuntzarrei. Zehazki haiei eskatu die beraien inguruan (itxen, amiñei, aittunei, amai, eittei…) esaera zaharren inguruan galdetzeko. Jasotako esaera zaharren berri euskara taldeari jakinarazteko eskatu dute. Edo Lakuntza ze berri Facebook-eko taldean Aiaupuenanik egindako jakinarazpenean iruzkin moduan gehi daitezke esaera zaharrak.