Lakuntzar talde batek herrian ikusitako hutsune baten ondoren sortua, Aiaupenanik euskara taldeak urtea bete zuen irailaren akaberan. Taldeak bere ibilbide laburrean, besteak beste, ipuin lehiaketa, piperropil txapelketa, kontzertu bat, lehen laguntzen ikastaroa, haurrendako udaleku irekiak eta mozorro tailerra antolatu zituen. Aiaupenanikek osasuntsu segitzen zuen, makina bat asmorekin. Hala ere, lehen urteurrenagatik ez zuen ospakizunik antolatu.
